WE MAKE!
BASQUE PRECISION TECHNOLOGY DISTRICT
BPTD Enpresa Elkartea, 2019ko maiatzean sortu zen Debabarrena eskualdeko enpresa talde baten ekimenarei esker (Lehiagune ekimenetik).
Jarduera ekonomikoa sortzea
BPTDk enpresa bazkideei laguntzen die enpresa-garapenean, haien hazkundea bultzatuz eta negozio-aukera berriak sortzen lagunduz, enpresaren eta Distrituaren lehiakortasuna bermatuz.
Berrikuntza teknologikoa
Gure erronka doitasunaren esparruarekin zerikusia duten berrikuntza-prozesuei laguntzea da. Gainera, BPTDk enpresa bazkideen eskura jartzen ditu erakundeen barruan kultura berritzailea sustatzeko eta teknologiak agente laguntzaileen eskutik txertatzeko tresnak, prozesuak optimizatzeko eta negozio berriak garatzeko helburuarekin.
Talentua
Eskualdeko prestakuntza-gaitasunak eta enpresen beharrak bateratzen eta indartzen lan egiten dugu Distrituko ekosistemarekin elkarlanean. Gainera, barrutia eta bere enpresak ordezkatzen ditugu talentuaren identifikazioa eta erakarpena errazteko.
Berrikuntza-taldea
Elkarteko erakunde eta enpresen arteko elkarlanerako estrategia teknologikoa, lurraldea doitasunezko teknologien eremuan erreferente bihurtzeko.
ERREFERENTEAK DOITASUN-TEKNOLOGIA AURRERATUETAN
Ekosistema eta Networkinga
Itun gakoen kudeaketa
Kostuak optimizatzeko elkarlanak
Ikusgarritasuna eta posizinamendua
BPTDren Batzar Nagusia
Barne komunikazioa
Basque Precision Technology District - News
BPTDk eta Enpresarek lankidetza-hitzarmen berri bat sinatu dute
Ostegun honetan, azaroaren 28an, BPTD eta Enpresare enpresa-elkarteek lankidetza-hitzarmen berritu eta indartu bat sinatu dute. Aliantza horren helburua elkarte horiek lehendik zuten harremana sendotzea da, proiektu komunak eta lankidetza-ekintzak sustatuz. Bi elkarteek konpromiso sendoa dute industria-sarea hobetzeko, eta helburu argia dute: aurkezten zaizkigun erronkei aurre egitea, enpresen arteko sareak indartuz. Iñigo Pérez-Arregui BPDTko presidenteak nabarmendu…
BPTD Enpresa Elkarteak urteko azken batzarra egin du eta Eibarko Udaleko ordezka egon da bertan
Vanesa Hortas Eibarko Udaleko garapen ekonomikoko zinegotzia bileran izan da, eta 2024ko emaitzak eta 2025erako aurreikusitako ekintzak aurkeztu dituzte. BPTD Enpresa Elkartearen urteko azken batzarra egin da gaur Debegesan, eta bertan izan da Vanesa Hortas Eibarko Udaleko garapen ekonomikoko zinegotzia. Gaur egun, Iñigo Pérez-Arregui, EPCko gerentea, da batzordeko presidentea, eta batzordean ondorengoko enpresetako ordezkariek hartzen…
Zure enpresaren kostuen kudeaketa hobetzeko tailerra eskaintzen du BPTD Enpresa Elkarteak
Hiru saioetan egingo da, urriaren 15ean, urriaren 29an eta azaroaren 12an, Debegesan eta goizeko ordutegian. BPTD Elkarteak, Eibarko Udalak eta OPE Consultores enpresak, Lean Accounting metodologian oinarritutako kostuen analitikako tailerra antolatu du. Tailer hau kostuak kudeatzeko prozesuak optimizatu eta eraginkortasun eta lehiakortasun handiagoa lortzeko Lean Accounting praktikak praktikan jarri nahi dituzten ETE industrialei zuzenduta dago.…