Armeria Eskolak martxan jarri du METROLOGIAn graduondoko aitzindaria SARIKI eta ACICAErekin batera.

  • Armeria Eskolak martxan jarri du metrologian espezializazio berria, aitzindariak izanik estatu mailak. Bere garapenerako, esparru hortako bi erreferenterekin elkartu da: SARIKI metrología eta automozioko ACICAE klusterra, AIC academy-ren bidez, hurrenez hurren.

Graduondokoaren aurkezpena astelehenean izan zen, martxoaren 5ean, Armeria Eskolan, METROLOGIA OPENING DAY-ean, non ekimen honetan parte hartuko duten 11 enpresek gerturatu ziren: Igorreko BATZ SOCIEDAD COOPERATIVA, Atxondoko FUCHOSA S.L., Eibarko MIM TECH ALFA SL, Itziarko SPICER AYRA CARDAN , MECANIZADOS WIND ENERGY COMPONENTS, S.L. (GRUPO WEC) eta JEGAN S.A.L, Mendaroko EGILE CORPORATION XXI , Ermuako TALLERES MECANICOS IMAG, S.A. , Elgoibarko ENGRANAJES GRINDEL S.A.L y METROLOGÍA SARIKI S.A. eta Zestoako PUNTEADOS DE PRECISIÓN GOIALDE, S.L. Horrez gain, SARIKI, ACICAE, Eusko Jaurlaritzako Formakuntza Zuzendaria den Nicolas Sagarzazu, eta Armeria Eskolatik: Eskola Zuzendaria, Imanol Urreisti, Zuzendariordea, José Luis Novoa, irakasleak eta ikasleak.

Azken urteotan Armeria Eskolako Elkarteak, bere lan-poltsa zerbitzuaren bidez, metrologoen eskaera nabarmen igo dela egiaztatu du. Bestalde, joan den urteko maiatzean hainbat sektoreetako bazkideekin bildu ostean, AIC-k profil horretako langileak aurkitzeko zailtasunak zuela zioen, era berean, nabarmendu zuten kasuren batean urtebete baino gehiago behar izan zutela norbait aurkitzeko. Horren ondorioz, jarri zen martxan ekimen hau. Enpresei ondasunak sortzen laguntzeko asmoa izanik, metrologia arloan dagoen talentu eza konponduaz. Horrez gain, enpresak euren beharretara egokitutako langileak izateko aukera izango lukete eta ikasleek balio handiko ikasketak jasotzeko parada.

Hamahiru dira graduondoko honetan parte hartu duten ikasleak, Armeria Eskola eta Gernikako Barruatialde Eskolakoak, eta euren praktikak Arratiako Bailaratik Zestoarainoko enpresetan egingo dituzte: aeronautika, makina-erreminta edota fabrikazio mekanikoaren alorretan, hain zuzen ere.
2000 ordu egingo dituzte, formazioa Eskolan eta praktikak lantokian uztartuz. Azken finean, Metrologian adituak diren Goi-mailako teknikariak izango dira, lan mundua bertatik bertara ezagutuko dutenak.

Aurki izango dugu metrologo berri horien berri!


Iturria: http://www.armeriaeskola.eus/blogak/ae-berriak/armeria-eskolak-martxan-jarri-du-metrologian-graduondo-aitzindaria-sariki-eta-acicaerekin-batera/