Elkarrizketa – Andoni Garcia-Abad (Berkoa)
Enpresa berria eta txikia gara eta egun, zaila da ezagutzera ematea. Azoka, marketin, publizitate, web orri, LinkedIn eta abarren bidez egin dugu promozioa, eta BPTD Enpresa Elkartera sartzeko unea zela uste dugu. Elkarte honetan enpresa bazkideen arteko lankidetza bilatu beharko genukeela uste dut. Gure enpresarentzat lankidetza funtsezkoa da.
Berkoa, Elgoibarren dagoen makina-erreminta enpresa bat da, eta aurten, seigarren urteurrena bete du. 2016. urtean jaio zen, talentu gaztea plantillan sartzeko asmo garbiarekin, eta horrela izan da: 16 pertsonako talde gazte batek osatzen du orain kooperatiba honetako plantilla. Andoni Garcia Abad erakundeko kudeatzailearekin hitz egin dugu.
Zer erronka ditu gaur egun Berkoak?
Gure epe laburreko erronka nazioartekotzea da eta gaur egungo bezeroak fidelizatzea da. Orain arte, AEBetara, Indiara, Errumaniara eta Frantziara egin ditugu salmentak eta Euskadin eta Estatuan ere baditugu bezeroak. Gure bezeroak fidelizatu eta gure jarduera zabaltzen jarraitu nahi dugu. Horregatik, Barakaldoko BIEMH 2022an geure standa edukiko dugu.
Nola uste duzu BPTD elkarteak lagundu dezakeela erronka horiei aurre egiten?
Nola ikusten duzu Debabarrena pare bat urte barru? Nola eboluzionatuko duela uste duzu?
Eskualde mailan uste dut etorkizun polita dugula aurretik, eta horregatik uste dut makina-erremintan erreferente izaten jarraitzeko lanean segitu behar dugula eta posible bada, hobetu. Euskadi erreferentzia da munduan, eta hori defendatu egin behar dugu, elkarri eskua emanda.
Enpresa une egokia ari da bizitzen…
Estatu osoan fabrikatzen ditugun bakarrak gara: marruskadura birakariko soldadurak. Funtsezko produktua da gure jarduerarako, bereizten laguntzen gaitu. Gainera, Eusko Jaurlaritzak Lanbide Heziketako ikastetxeetarako prozesu anitzeko hamahiru makina egitea esleitu digu. Ekipo horiek Elgoibarko Makina Erremintaren Institutuko irakasleekin batera diseinatu dira, eta Euskadiko zentroetan erabiliko dira. Beraz, lan handia daukagu urte honetan aurretik. Horretaz guztiaz gain, merkatu nazionalerako, AEBrako eta Indiarako makina-erremintak ari gara fabrikatzen. Beraz, azken hilabeteotako erakarpena oso ona izan da, baina munduaren egungo egoera orokorra eta dauden arazo guztiak ikusita, etorkizuna zalantzazkoa da berriro ere.