MetalMadrid Azokan izango da BPTD, Engranajes Ureta eta Manufacturas Resort enpresekin batera, urriaren 19an eta 20an, IFEMAn (Madrilen)

Basque Precision Technology District (BPTD) MetalMadrid Azoka industrialaren hamalaugarren edizio honetan egongo da Engranajes Ureta eta Manufacturas Resort enpresekin batera, produktu eta zerbitzuei buruzko berrikuntza guztiak aurkezten.

Aurten, IFEMA azoka-esparruko instalazioetan egingo da Azoka, urriaren 19an eta 20an, 09:30-18:30 bitarteko ordutegi jarraituan. BPTD, Engranajes Ureta eta Manufacturas Resort “C Pabiloiko 8B00 Stand”ean egongo dira, eta sektorearekin lotutako azken berrikuntzak erakutsiko dituzte esparru guztietan.

Industria-sektorean oinarritutzen den ekimena da, eta industriarentzat interesgarriak diren sektore guztiak daude ordezkatuta: makineria, azpikontratazioa, hornidurak, ingeniaritzak, materialak eta tratamenduak, besteak beste.

Engranajes Ureta kalitatezko engranajeen eta transmisio-elementuen beste modalitate batzuen eskaerari erantzuteko helburua duen enpresa da. Manufacturas Resortek bezero bakoitzaren neurrira egokitutako malguki tekniko sorta zabala fabrikatzen du, batez ere serie motz-ertainetan eta, neurri txikiagoan, serie luzeetan.

Azokara joan nahi duten bisitariek erregistro-formulario honen bidez egin beharko dute baimen-eskaera: https://registration.gesevent.com/survey/1r6njt75ruvvg?actioncode=NTWO000500UGU&partner-contact=3uy87bt6x5u9c