Posts by Basque Precision Technology District
Egilek Nicolas Correaren pabiloiak erosi ditu Itziarko Parke Industrialean
Egile taldeak 5 milioi euro inbertitu ditu Nicolas Correak Itziarren zuen pabilioiak erosteko. Enpresa hori fresatzaileetan espezializatuta zegoen eta 2007an itxi zituen instalazioak. Mendaroko konpainiak 8.000 metro karratuko pabilioiak erosi ditu, horietatik 7.000 ekoizpen solairura bideratuko dira eta 1.000 bulegoetara. Gainera, beste 7.000 metro karratuko lurzoru-erreserba du. Iturria: https://www.diariovasco.com/economia/egile-compra-pabellones-20181220120842-nt.html
Read MoreGabon zoriontsuak eta Urte Berri on!
Gabonak direla eta Debegesako bulegoak itxita egongo dira abenduaren 24tik urtarrilaren 1era. Urtarrilaren 2an, asteazkenaz, itzuliko gara ohiko ordutegian: astelehenetik ostegunera 8:00etatik 16:00etara, eta ostiralean 8:00etatik 15:00etara. Gabon jai zoriontsuak eta urte berri on!
Read MoreAVS amaitzen ari da 2021ean Martera bidaiatuko duen ibilgailu robotizaturako egindako ekipoen entrega
70 ingeniariz osaturiko Elgoibarko ETEak pauso irmoak ematen jarraitzen du new Space delakoan lekua egiteko Elgoibarko Added Value Solutions (AVS) konpainia ibilbide aparta egiten ari da espazio-teknologiaren arloan, balio teknologiko oso handiko proiektuei esker. Gaur egun, 70 ingeniariko lan-taldea du, eta filial bat Oxford-en (Erresuma Batua). Filial horretan, espazio-propultsatzaileak diseinatu eta fabrikatzen dituzte, nagusiki. Hala…
Read MoreLehiagune enpresa-foroak ekitaldi publikoa antolatu du azaroaren 27rako
Lehiagune enpresa-foroak ekitaldia antolatu du datorren azaroaren 27rako. Arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara egingo da Armeria Eskolako Ekitaldi Aretoan. Hona hemen egitaraua: 17:00 Ongi etorria eta testuingurua 17:10 Lehiaguneren ikuspegia – Lankidetzaren indarra 17:30 Goierri Valley egitasmoaren arrakastaren gakoak (Xabier Perez) 17:45 Mahai-ingurua: “Claves de la colaboración empresarial e institucional como vía de crecimiento de la economía territorial“…
Read MoreUdalak Eibar Business Market-en II. edizioa jarri du martxan: Industria, Merkataritza eta Turismoko Ministro andrea egongo da bertan
Reyes Maroto ministroak izango du jardunaldi hauei hasiera emateko ardura; inaugurazio-ekitaldian parte hartuko du IK-4 Teknikerren, azaroaren 13an, 11:30ean. 50 startup baino gehiagok parte hartuko dute ekitaldian; ekimen hau finantzaketa-foro handienetako bat da eta Ekintzailetza eta Enpresa Garapenaren Asteren barruan kokatzen da Azaroaren 13, 14, 15 eta 16an, Eibarko herria bi ekitaldi bereziren egoitza izango…
Read MoreUnibertsitate master dual berriak IMHren eskaintza handitu du industria 4.0 eremuan
Hasierako heziketan 550 matrikulatik gora eta enplegurako prestakuntzan 2.000 matrikulatik gora izanik, IMHk pertsonen prestakuntza kualifikatua indartu eta sendotu du, 4. iraultza industrialaren erronkei aurre egiteko enpresek eskatzen duten maila tekniko guztientzat. Gaur arratsaldean goizean hasi den lehen unibertsitate masterraren inaugurazioa ospatu da. Masterra IMHko(Elgoibarko Makina Erremintaren Institutuko) Ingeniaritza Dualaren Unibertsitate Eskolan emateaz gain, TECNALIAk…
Read MoreEuskadiko II. Hekuntza Robotika Txapelketa egingo da irailaren 22an Ermuko Izarra Centren
8 eta 16 urte bitarteko Debabarreneko 100 bat haur eta gaztek eman dute izena txapelketan; gainera, topaketaren baitan tailer teknologikoak eta robot kolaboratiboen erakustaldia egingo dira. Ermuko Udalak sustatu eta hainbat erakunde eta entitateren laguntza jaso du ekimenak: SPRI, Bizkaiko Foru Aldundia, Gipuzkoako Foru Aldundia, SD Eibar Fundazioa, Laboral Kutxa, Obra Social “la Caixa” eta…
Read More“Basque Industry 4.0. The Meeting Point” azaroaren 26an, Bilboko Euskalduna Jauregian
Euskadin 4.0 Industriaren arloan erreferentziazkoa den ekitaldi horrek bere 5. edizioa beteko du. “Basque Industry 4.0” Ekonomi Garapen eta Lehiakortasun Sailak SPRI Taldearen bitartez antolatzen duen ekitaldi bat da, eta 4. iraultza industrialean funtsezkoak diren enpresa, kluster, teknologia-zentro eta unibertsitateen eskutik garatzen da. Kongresuan osoko bilkurak eta aldibereko saioak egingo dira, erakusketa-gune zabal bat egongo…
Read MoreDANOBATEK nazioartean duen presentzia indartu du Italian lantegi bat irekita
Makina-erreminten eta ekoizpen sistemen fabrikatzaileak instalazio bat inauguratu du Piemonteko Bistagno herrian. Inaugurazio ekitaldian egon dira Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburu Arantxa Tapia eta Piemonteko eskualdeko presidente Sergio Chiamparino. Konpainiak Italian duen posizionamendua indartu nahi du, Alemaniaren ondoren Italia baita makina-erremintaren bigarren merkatua Europan. Nazioartean zabaltzeko egiten ari den kanpaina indartzeko asmoarekin, DANOBAT makina-erreminten fabrikatzaileak…
Read MoreBerrikuntza teknologikoa laser-arloko ekipo eta osagaiak garatzeko
IK4-IDEKO euskal zentro teknologikoaren instalazioetan dago kokatuta gunea, eta industriaren lehiakortasuna bultzatzea bilatzen du, eta teknologia digitalak eta doitasun handiko artezketa soluzioak garatzera eta probatzera zuzenduta dago. DGIHa, non 6 milioi euro baino gehiago inbertitu baitira ekipamenduan, elkarlanerako gune bat da. Teknologia aurreratuak enpresei transferitzen laguntzeko eta industriaren lehiakortasuna indartzeko asmoarekin, Digital Grinding Innovation Huba…
Read More