Batzar Orokorra – BPTD

BPTD Enpresa Elkarteko Batzar Orokorra datorren ostiralean izango da, uztailaren 2an etaIDEKO Zentro Teknologikoan egingo dugu. Aurrez aurre edo online jarraitzeko aukera egongo da.

Biltzarrera Gipuzkoako Foru Aldundiko Proiektu Estrategikoaren Zuzendaria den Unai Andueza etorriko da eta proiektu horien baitan, Debabarreneko enpresen aukeren inguruan arituko da hizketan. IDEKOk, bestalde, bere proiektu estrategiko baten berri emango du.

Gelaren edukiera murriztua izango da, beraz, eserleku batzuk gorde ditugu elkarteko enpresa kideentzat.

Bestalde, batzarra eta gero, IDEKOra bisita bat egiteko aukera egongo da.

Laster bidaliko dizuegu eguneko gai zerrenda eguneratua. Bertan ikusten dugu elkar!

*Formularioan izena ematerako orduan adierazi beharko da zein formatutan etorriko zareten eta bisita egingo duzuen, taldeak murriztuak izango dira eta. 

IZENA EMAN