Basque Precision Technology District - News

Basque Research and Technology Alliance-BRTA erakundeak Mendaron izango du egoitza
Eusko Jaurlaritzak, SPRI-k, Foru Aldundiek, zentro teknologikoek eta ikerketa kooperatiboko zentroek partzuergoa eratzeko hitzarmena sinatuko dute aurki BRTA Partzuergoak Euskadiko erronka teknologiko eta industrialei erantzungo die, eta Euskadik nazioartean duen lekua hobetuko du ________________________________________________________________________________ Gobernu Kontseiluak Basque Research and Technology Alliance (BRTA) izeneko Partzuergo Zientifiko-Teknologikoaren estatutuak onartu ditu. Partzuergoa 2019ko lehen hiruhilekoan eratuko da, eta…

Mendaro Euskadiko Patzuergo Zientifiko eta Teknologiko berriaren egoitza izango da
Eusko Jaurlaritzak eta aldundiek, 2019. urteko lehen egunetan sortuko den erakundearen kapital gehiena izango dute | BRT Alliance, nazioarteko sustapenerako aukeratutako markak, 16 ikerketa-zentro hartuko ditu. Iturria: https://www.diariovasco.com/economia/mendaro-sede-consorcio-cientifico-tecnologico-vasco-20181226002620-ntvo.html

Egilek Nicolas Correaren pabiloiak erosi ditu Itziarko Parke Industrialean
Egile taldeak 5 milioi euro inbertitu ditu Nicolas Correak Itziarren zuen pabilioiak erosteko. Enpresa hori fresatzaileetan espezializatuta zegoen eta 2007an itxi zituen instalazioak. Mendaroko konpainiak 8.000 metro karratuko pabilioiak erosi ditu, horietatik 7.000 ekoizpen solairura bideratuko dira eta 1.000 bulegoetara. Gainera, beste 7.000 metro karratuko lurzoru-erreserba du. Iturria: https://www.diariovasco.com/economia/egile-compra-pabellones-20181220120842-nt.html

Gabon zoriontsuak eta Urte Berri on!
Gabonak direla eta Debegesako bulegoak itxita egongo dira abenduaren 24tik urtarrilaren 1era. Urtarrilaren 2an, asteazkenaz, itzuliko gara ohiko ordutegian: astelehenetik ostegunera 8:00etatik 16:00etara, eta ostiralean 8:00etatik 15:00etara. Gabon jai zoriontsuak eta urte berri on!

AVS amaitzen ari da 2021ean Martera bidaiatuko duen ibilgailu robotizaturako egindako ekipoen entrega
70 ingeniariz osaturiko Elgoibarko ETEak pauso irmoak ematen jarraitzen du new Space delakoan lekua egiteko Elgoibarko Added Value Solutions (AVS) konpainia ibilbide aparta egiten ari da espazio-teknologiaren arloan, balio teknologiko oso handiko proiektuei esker. Gaur egun, 70 ingeniariko lan-taldea du, eta filial bat Oxford-en (Erresuma Batua). Filial horretan, espazio-propultsatzaileak diseinatu eta fabrikatzen dituzte, nagusiki. Hala…

Lehiagune enpresa-foroak ekitaldi publikoa antolatu du azaroaren 27rako
Lehiagune enpresa-foroak ekitaldia antolatu du datorren azaroaren 27rako. Arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara egingo da Armeria Eskolako Ekitaldi Aretoan. Hona hemen egitaraua: 17:00 Ongi etorria eta testuingurua 17:10 Lehiaguneren ikuspegia – Lankidetzaren indarra 17:30 Goierri Valley egitasmoaren arrakastaren gakoak (Xabier Perez) 17:45 Mahai-ingurua: “Claves de la colaboración empresarial e institucional como vía de crecimiento de la economía territorial“…