BPTD Enpresa Elkarteak eskualdeko industria sarea bultzatzeko prest

BPTD Enpresa Elkartearen Batzarrak bilera berezia egin zuen joan den ostiralean, maiatzak 9, COVID-19 osasun-krisiak eskualdeko elkarteko enpresetan duen eragina aztertzeko eta Debabarreneko industria-sarea mantendu eta sendotuko duten irtenbideak proposatzeko.

 

Elkarteko enpresek ahalegin handia egin dute, COVID-19 krisiaren eragina ahalik eta txikiena izan dadin beren langileengan, baina kezkatuta daude beren jarduerak epe ertainera izan dezakeen bilakaeraz, eta esan dute beharrezkoa dela industria-sektorearen eskaera berraktibatzea, eskualdeko jarduera sustatzeko.

Gainera, industria-enpresa gehienen ezaugarri esportatzailea dela eta, BPTDko bazkide diren enpresek kezka handia agertu dute mugak eta aireko espazioa itxita egotean ekar ditzakeen ondorioekin, izan ere, eskualdeko enpresa askorentzat beharrezkoa da merkataritza edo bezeroarentzako arreta euren jarduera berreskuratzeko.

Debegesak, BPTD Enpresa Elkarteko kudeaketaren arduradunak, egindako inkesta baten arabera maiatzaren 6ean, enpresen %59k ez du bere jarduera eteteko beharra izan koronabirusaren ondorioz, eta %6k bakarrik utzi du guztiz bere jarduera. Bestalde, elkarteko enpresen %44ak ABEE modalitateren bat aplikatu du, eta horien artean %25ak ABEE murriztua aplikatu du. Gainera, fakturazioan %30eko eragina aurreikusten da 2020ko zenbaketan.

Debabarrena eskualderako proiektu estrategikoak sortzen

Testuinguru horretan, maiatza honetan urtebete egin duen BPTD Enpresa Elkarteak, uste du taldeak bultzatzen dituen lankidetza-proiektuek inoiz baino zentzu handiagoa dutela. Aurten, besteak beste, talentua erakarri eta atxikitzearekin zerikusia duten proiektuak garatzen ari dira, barne ekintzailetza sustatzen lan egin da eta elkartutako enpresentzat jardunaldi teknologikoak eta ez teknologikoak antolatzen ari dira.

Gainera, BPTD Enpresa Elkartea harremanetan dago Goierri Valley, Enpresare, ADEGI eta Confebask elkarteekin eta Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritzarekin lanean dabil Elkartea, administrazioei BPTDren ekintza-lerroen eta eskualdean garatzen ari diren proiektu estrategikoen berri emateko, informazioa partekatzeko eta egungo krisiaren irtenbide onena aurkitzen  laguntzeko