BPTD Enpresa Elkarteak lankidetza hitzarmena sinatu du Enpresare-rekin

Atzo, astelehena, BPTD Enpresa Elkarteak eta Enpresare Debagoieneko enpresa-taldeak, lankidetza-hitzarmena sinatu zuten Debegesako instalazioetan.

Hainbat hilabeteko bileren ondoren, BPTD Enpresa Elkarteak eta Enpresarek lankidetza hitzarmen bat sinatu dute, Debabarrena eta Debagoiena eskualdeei balioa emango dioten ekimen bateratuak bultzatzeko.

Hitzarmen honen helburua da bi taldeetako enpresek osatzen duten industria-sarearen lehiakortasuna hobetzea eta lan egiten duten eremu geografikoaren garapena indartzea.

“Gure Distrituko garapen ekonomiko eta soziala bultzatzen dugu industria-jarduera lurralde-ongizatearen iturri gisa berritzeko” dio Eduardo Zubiaurre BPTD Enpresa Elkarteko lehendakariak. Horregatik, Enpresare-rekin sinatutako hitzarmen bat “aliantza estrategiko bat da, eta Distritua doitasun-teknologien erreferente gisa kokatzen lagunduko digu”.

Lankidetza publiko pribatuaren bidez eta Debabarrena eskualdeko udalen laguntzarekin, BPTD Enpresa Elkarteak, jarduera ekonomikoa, talentua eta berrikuntza sortzea bultzatzen duten proiektuak garatzen dihardu.

2020an, industria-jarduera eta -enplegua indartzeko eta hazteko proiektuak jarri zituzten martxan eta 2021eko Kudeaketa Planak ildo horiek lantzen jarraituko du, jarduera ekonomikoaren garapena bereziki landuz.