BPTD Enpresa Elkarteak urteko azken batzarra egin du eta Eibarko Udaleko ordezka egon da bertan
Vanesa Hortas Eibarko Udaleko garapen ekonomikoko zinegotzia bileran izan da, eta 2024ko emaitzak eta 2025erako aurreikusitako ekintzak aurkeztu dituzte.
BPTD Enpresa Elkartearen urteko azken batzarra egin da gaur Debegesan, eta bertan izan da Vanesa Hortas Eibarko Udaleko garapen ekonomikoko zinegotzia. Gaur egun, Iñigo Pérez-Arregui, EPCko gerentea, da batzordeko presidentea, eta batzordean ondorengoko enpresetako ordezkariek hartzen dute parte: Engranajes Ureta, Urkotronik, Danobat Group, IMH, Industrias Mail, Debegesa, Armeria Eskola, Sariki, BIC Gipuzkoa, Tekniker, HRE Automation, Zermibek y JAZ Zubiaurre.
Bileran, Iñigo Pérez-Arreguik 2025erako lortutako emaitzak eta definitutako ekintzak aurkeztu ditu. Era berean, Eibarko Udalaren babes ekonomikoa eskertu du, “BPTDtik eskerrak eman nahi dizkiogu Eibarko Udalari garapen ekonomikoarekin eta gure eskualdeko industria-sarea sendotzearekin duen konpromisoagatik. Haien lankidetza funtsezkoa da gure enpresa elkartuentzat eragina eta balioa sortzen duten proiektuak sustatzen jarraitzeko”, nabarmendu du Iñigo Pérez-Arreguik.
Vanesa Hortas Garapen Ekonomiko, Enplegu eta Berrikuntza zinegotziak eskerrak eman dizkie Iñigo Pérez-Arreguiri eta elkarteko kide guztiei egindako lanagatik eta 2025erako ibilbide-orri sendo bat aurkeztu du. Emaitza horiek eskualdean eta Eibarren ahalegin publiko eta pribatuak batzen ditugunean dugun potentzialaren erakusgarri dira. Eibarko Udaletik gure hirian berrikuntza, lehiakortasuna eta kalitatezko enplegua sustatzen duten ekimenak babesten jarraituko dugu. “
2025ean, Enpresa Elkarteak, enpresa bazkideen kopurua handitzea, enpresen arteko lankidetza eta jarduera ekonomikoa sortzea ditu helburu, gure eskualdearentzat etorkizun lehiakorrago eta jasangarriago baten alde lanean jarraitzeko.