BPTDk eta ADI Revolution-ek Marketin Digital Industrialaren eta B2B-ren inguruko prestakuntza prestatu dute ETEentzat eta enpresa industrialentzat
2024. urterako adostutako Digitalizazio Programaren esparruan, BPTD (Basque Precision Technology District) eta ADI Revolution enpresak, Marketin Digital Industrial eta B2B formakuntza ardatz duen programa berritzailea diseinatu dute. Programa hau enpresa industrial txiki eta ertainei zuzenduta dago, baita Zuzendaritza, Marketin eta Salmenta departamentuentzat ere diseinatuta dago. BPTDkoak diren enpresek formakuntza dohain jaso ahal izango dute eta interesa duen beste edozein enpresentzat programak 700€ko kostua izango du.
Programaren Helburua
Programaren helburu nagusia Inteligentzia Artifiziala (IA) marketin digitaleko ekintzetan aplikatzearen abantailak aztertzea eta marketin digitaleko gaitasunak barneratzea edo kanporatzea hobesten duten zalantzak argitzea da. Parte-hartzaileek industria eta B2B testuinguruetan marketin digitaleko azken joerak ezagutzeko aukera izango dute.
Programaren Egitura
Programak hiru saio ditu, bakoitza marketin digitalaren funtsezko alderdi batean zentratuta:
1. Errentagarritasuna hobetzeko Inteligentzia Artifiziala aplikatzea
- Data: 25/09/24
- Ordua: 15:00-17:00
- Eredua: Online
2. Gaitasunen barneratzea VS kanporatzea
- Data: 02/10/24
- Ordua: 15:00-17:00
- Eredua: Online
3. Joerak, ondorioak eta praktika onak
- Data: 09/10/24
- Ordua: 15:00-17:00
- Eredua: Aurrez-aurre (Debegesan)
ADI Revolution-i buruz
ADI Revolution-ek erronka komertzialak emaitza erreal bihurtzen ditu marketin digitaleko estrategien bidez, B2B enpresak lehiakorrak izaten jarrai dezaten merkatu-ingurune gero eta konplexuago batean. Lankidetza duten enpresen artean Extetar, Lontana Group, COMETEL, Tekniker, GURUTZPE, Gaindu, CAF, IRIS, HRE Automation, Beitra eta fresmak aurki ditzakegu.