Enpresa ekintzaile programa

ideko1

Programa honen helburua BPTD enpresei tresnak eta prozesuak eskaintzea da, merkatuan aukera estrategikoak identifikatu ahal izateko eta negozio-lerro berriak garatzeko, produktu eta zerbitzu berriak sortuz, barne-ekintzailetzaren bidez.

Nori zuzendua…

  • Negozio-lerro berri bat edo start up bat garatzeko asmoa duten edo garatzen ari diren enpresak

EGITARAUA

EKAINAK 6 [14: 00h/16: 00h]// Modulua: Aukera-eremuak hautematea, lehenestea eta hautatzea.

Lehenengo saioan, enpresaren egungo gaitasunak (teknologikoak, taldea eta pertsonak, teknologikoak eta ekonomikoak) identifikatuko dira, baita enpresa bere ingurunearen aurrean posizio egokian kokatzeko aukera emango dion lehia-abantailak ere. Merkatuko joerekin konbinatuz, negozio berriak garatzeko aukera-eremuak detektatu eta lehenetsiko dira.

EKAINAK 13 [14: 00h/16: 00h]// Modulua: Bezeroen segmentazioa eta balio-proposamen berri baten definizioa.

Bigarren tailerraren helburua, identifikatutako aukerak ulertu eta hauek nola landu daitezkeen aztertuko dira. Bezeroen segmentazioa eta egindako analisia landuko dira, enpresen benetako arazoei eta beharrei erantzuteko, balio-proposamen onena diseinatuz.

EKAINAK 20 [14:00/16:00]// Modulua: Negozio-eredu berri baten diseinua eta eraikuntza.

Hirugarren saioan barne-ekintzailetzako ereduak eta ekintzaile talde baten ezaugarriak ulertzera bideratuta egongo da. Horrez gain, balio-proposamen berriaren inguruan negozio-eredu bat eraikitzeko gakoak landuko dira, eta hau abian jartzeko eredua zehaztuko da, metodologia bizkorren bidez.

UZTAILAN Banakako aholkularitza

Hiru tailer teoriko-praktikoen ondoren, enpresek saioetan lortutako ezagutzak aplika ditzaten, banakako aholkularitza egitea proposatzen da, gutxi gorabehera 5 ordu, enpresa bakoitzeko.
Saioak Debegesa, – Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartean izango dira, Eibarren. 

Izena emateko azken eguna: 2023ko ekainaren 5a, 12:00etan

ANIMATU ETA PARTE HARTU!
IZEN EMATEA