ERRONKEN PROGRAMA

Bptd Retos 1

Proiektuaren helburua

BPTD enpresa-elkarteko enpresen erronkei erantzutea, barneko zein kanpoko beste enpresa batzuekin lankidetzan arituz..

Proiektuaren helburua

Zer eskaintzen dugu?

Neurrira egindako prozesua, kontsultora adituen laguntzarekin, BPTD enpresen arteko lankidetza-proiektuetan lan egiteko eta jarduera ekonomiko handiagoa sortzeko.

Debegesaren laguntza + kanpo-aholkularitza

Eragile espezializatuak

Merkatua kontrastatzea

Aholkularitza eta elkarrekin egindako sorkuntza

Proiektuen azelerazioa

Lankidetza-akordioak

Retos 4

Barne-prozesuak eta negozio-ildo berriak optimizatzeko edo hobetzeko
erronkak dituzten enpresei zuzendua.

Zer pauso jarraitu behar dituzu?

Identifikazioa: erronkaren irismena eta espero diren emaitzak definitzea. Atal honetan, erronken puntu kritikoak zehaztuko dira.

Aurkezpena: prozesuan parte hartzen duten gainerako enpresei erronkak xehetasun handiagoz aurkeztuko zaizkie.

Irtenbideak: baterako sorkuntza-saioak, irtenbide posibleak definitzeko eta kanpo-aholkularitzaren laguntza izateko.

Lankidetza: lehenetsitako irtenbideen ibilbide-orria definitzea, enpresen arteko lankidetzaren bidez.

Aholkularitza espezializatua: erronken alderdi kritikoei dagokienez, enpresek ezagutza aditua izango dute gai zehatzetan sakontzeko eta/edo argitzeko.

Zer pauso jarraitu behar dituzu?

Retos 5

Zein emaitza lor ditzakezu?

Prozesuen optimizazioa.

Produktu edo zerbitzu berri baten merkatu-kontrastea.

Proiektu estrategikoetarako aliantzak bilatzea.

Produktu eta zerbitzu berriak garatzeko partnerra bilatzea.

Kudeaketako esperientziak kontrastatzea.

Jarduera berriak garatzeko proiektuetarako finantzaketa bilatzea.

Ezagutza espezializatua eskatzen duten alderdiak alderatzea.

Enpresa parte-hartzaileen testigantzak

Naroa

BPTDren Erronkak programan, sakonago aztertu ahal izan dugu gure SCAN zerbitzua, eta, horrela, negozio-eredu osoagoa eta egungo industria-sarearen beharretara egokituagoa egitea lortu dugu. Gainera, aukera eman digu zerbitzua elkarteko enpresekin kontrastatzeko eta behar den feedbacka jasotzeko, eta gure produktua doitzea lortu du, hainbat bezerori aurkeztu ahal izateko. Bezero horiekin lanean jarraitzen dugu prozesuan.

Naroa Artaraz Etxebarria

Additive Manufacturing Designer - Bronymec
12 Esther Velasco

Erronka-programaren bidez, jardunaldi bat egitea lortu dugu bezero objektiboekin, HRE TRAINNING negozio-linea digital berriaren gure PdV-a kontrastatzeko, eta horrek lagundu digu hura doitzen, bezeroari balio handiagoa emateko, eta, era berean, bezero potentzialengana gehiago hurbiltzeko aukera eman digu.

Esther Velasco

HRE Automation enpresako Gerentea
Aitor

Erronka-programak merkatuko feedbacka lortzeko aukera eman zigun, serie laburren mekanizazio-makinen karga eta deskarga malgurako Tireless bi modelo definitzeko. Lehen modeloa saldu dugu.

Halaber, feedbacka lortzeko aukera eman digu bin picking balioaren proposamen bakar bat garatzeko, industria motaren arabera.

Erronka-programa palanka handia izan da eta izaten jarraitzen du gure barne-ekintzailetzako estrategian.

Aitor Eguren

Somabe enpresako Gerentea

Parte hartu erronka programan!

Izena eman hurrengo estekan eta zurekin jarriko gara harremanetan.

Formulario de Retos (Euskera)