Inspira STEAM Debabarrena proiektua jarri du martxan Debegesak Deustuko Unibetsitatearekin elkarlanean

Inspira STEAM Debabarrena izena eman zaio neskengan STEAM bokazioak (Zientzia, Teknologia, Ingeriaritza, Artea eta Matematikak) sustatzeko Debegesak eta Deustuko Unibertsitateak martxan jarri duten proiektuari. Egitasmoa, ikerketa, zientzia eta teknologia arloetako emakume profesionalek gidatzen dituzten sentsibilizazioko eta orientazioko ekintzen bitartez egiten da.

Proiektuaren aurkezpena IK4-Tekniker enpresan izango da, otsailaren 11ean goizeko 9:30etan. Ekimena Juan Ángel Balbás, Debegesako Zuzendari Nagusia eta Eduardo Zubiaurre, Confebask-eko eta BPTD Enpresa Elkarteko presidenteak irekiko dute. Jarraian, Maria Luz Guenaga Gómez Deustuko Unibertsitateko Inspira STEAMeko arduradunak proiektuaren aurkezpena egingo du.

Bestalde, aurreko edizioetako mentore izan diren Virginia Giaok, IK4-Tekniker-eko Operazio eta Mantenimendu lanen Negozio Unitatearen zuzendaria eta Silvia Urrak, Tecnalia-ko Bilding Technological Division departamentuko arduraduna, bizitako esperientziak azalduko dituzte. Izan ere, lehenengoz erabili da Lehen Hezkuntzako ikasleen artean STEAM irakasgaiak sustatzeko taldeko aholkularitza teknika.

programa

Emakume mentoreen sare bat sortzeko garrantzia

Inspira STEAM Debabarrenak, besteak beste, deialdi bat egin nahi du zientzia eta teknologia arloetan lan egiten duten emakumeei Debegesak daukan sarearen parte izan daitezen. Gainera, Debegesak ekimenaren parte izan nahi duten eskola eta enpresen arteko lotura lanak egingo ditu.

Debegesatik Debabarreneko eskualdeak duen posizioa sendotzeko lanetan dihardu, doikuntza-teknologikoetan erreferentea eta punta-puntakoa den eskualde industrial bat izateko. Horretarako, BPTD Makers marka sortu dugu. Honek, STEAM bokazioak haur eta gazteen artean sustatzeko helburua duen BPTD Makers marka sortu dugu.

Inspira STEAM Deustuko Unibertsitateak sustatutako proiektua da, Innobasqueren laguntza du eta Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako Foru Aldundien babesa. Gizarte justu eta orekatu bat eraikitzea du helburu, gizarteko estereotipoek ikasteta aukerak baldintza ez ditzaten.

Aurkezpen ekitaldira etorri nahi baduzu bete formularioa.