WE MAKE!

BASQUE PRECISION TECHNOLOGY DISTRICT

BPTD Distrituko Enpresa Elkartea da, eta industria-ekosistema arina, lehiakorra eta erreferentea bultzatu nahi du zehaztasunaren esparruan, doitasunaren eta berrikuntzaren bitartez.

BPTD Enpresa Elkartea, 2019ko maiatzean sortu zen Debabarrena eskualdeko enpresa talde baten ekimenarei esker (Lehiagune ekimenetik).

Jarduera ekonomikoa sortzea

BPTDk enpresa bazkideei laguntzen die enpresa-garapenean, haien hazkundea bultzatuz eta negozio-aukera berriak sortzen lagunduz, enpresaren eta Distrituaren lehiakortasuna bermatuz.

mapa-2

Berrikuntza teknologikoa

Gure erronka doitasunaren esparruarekin zerikusia duten berrikuntza-prozesuei laguntzea da. Gainera, BPTDk enpresa bazkideen eskura jartzen ditu erakundeen barruan kultura berritzailea sustatzeko eta teknologiak agente laguntzaileen eskutik txertatzeko tresnak, prozesuak optimizatzeko eta negozio berriak garatzeko helburuarekin.

Talentua

Eskualdeko prestakuntza-gaitasunak eta enpresen beharrak bateratzen eta indartzen lan egiten dugu Distrituko ekosistemarekin elkarlanean. Gainera, barrutia eta bere enpresak ordezkatzen ditugu talentuaren identifikazioa eta erakarpena errazteko.

bptd_home_1b

Berrikuntza-taldea

Elkarteko erakunde eta enpresen arteko elkarlanerako estrategia teknologikoa, lurraldea doitasunezko teknologien eremuan erreferente bihurtzeko.

bptd_home_1b

ERREFERENTEAK DOITASUN-TEKNOLOGIA AURRERATUETAN

Ekosistema eta Networkinga

Itun gakoen kudeaketa

Itun gakoen kudeaketa

BPTD Elkartearen helburuak eta jomuga gizarteratzea, BPTD Elkartearen helburuak lortzeko aliantza estrategikoak sortzeko.
Kostuak optimizatzeko elkarlanak

Kostuak optimizatzeko elkarlanak

Zerbitzuak baldintza egokietan kontratatzeko aukera emango duten itunak sortzea, eta, horrela, kostuak aurreztea.
Ikusgarritasuna eta posizinamendua

Ikusgarritasuna eta posizinamendua

Elkarteko kide diren enpresen eta elkartearen posizionamendua eta ikusgarritasuna hobetzea. Horrela, kalitatezko edukia proiektatu eta BPTD ekosistema elikatzen jarraitu ahal izango da.
BPTDren Batzar Nagusia

BPTDren Batzar Nagusia

Enpresa bazkideen eta eragile laguntzaileen topagune eta networking nagusia izatea.
Barne komunikazioa

Barne komunikazioa

Enpresa bazkideen konexioak erraztea, kidetza- eta partaidetza-sentimendua areagotuz.

Basque Precision Technology District - News

SeriousGamesCampErmua

Serious Games Camp Ermua: inpaktu sozial handiko jokoak

Otsailean egingo da topaketa, eta game jam-ak, trebakuntza-saioak eta tailerrak egongo dira Serious Games Camp programaren helburua da errealitate areagotua eta birtuala erabiltzen dituzten proiektu teknologiko berrien sorkuntza sustatzea, inpaktu sozial positiboa sortzeko. Profesional-profil ugari elkartzen ditu ekimenak, eta laguntza eta trebakuntza eskaintzen ditu joko serioak garatzeko, besteak beste hezkuntza, osasun, gizarte-inklusio eta zahartzapen aktiboaren…

Iturria: www.danobatgroup.com

Danobat-ek doitasun handiko disko anitzeko soluzio berria aurkeztu du

Oil & gasa, automobilgintza edo errodamenduen fabrikazioa bezalako sektore estrategikoak balio erantsi handiko altzairuzko hodiak erabiltzen dituzte. Danobat-ek bere balio-proposamena handitu egin du, mota honetako hodiak moztera zuzendutako zehaztasun handiko disko-sorta anitzeko soluzio sorta batekin. Iturria: https://www.interempresas.net/MetalMecanica/Articulos/231649-Danobat-presenta-una-innovadora-solucion-de-corte-multidisco-de-alta-precision.html

Partzuergo Zientifiko-Teknologiko berriak Mendaron izango du egoitza

Basque Research and Technology Alliance-BRTA erakundeak Mendaron izango du egoitza

Eusko Jaurlaritzak, SPRI-k, Foru Aldundiek, zentro teknologikoek eta ikerketa kooperatiboko zentroek partzuergoa eratzeko hitzarmena sinatuko dute aurki BRTA Partzuergoak Euskadiko erronka teknologiko eta industrialei erantzungo die, eta Euskadik nazioartean duen lekua hobetuko du ________________________________________________________________________________ Gobernu Kontseiluak Basque Research and Technology Alliance (BRTA) izeneko Partzuergo Zientifiko-Teknologikoaren estatutuak onartu ditu. Partzuergoa 2019ko lehen hiruhilekoan eratuko da, eta…