WE MAKE!
BASQUE PRECISION TECHNOLOGY DISTRICT
BPTD Enpresa Elkartea, 2019ko maiatzean sortu zen Debabarrena eskualdeko enpresa talde baten ekimenarei esker (Lehiagune ekimenetik).
Jarduera ekonomikoa sortzea
BPTDk enpresa bazkideei laguntzen die enpresa-garapenean, haien hazkundea bultzatuz eta negozio-aukera berriak sortzen lagunduz, enpresaren eta Distrituaren lehiakortasuna bermatuz.
Berrikuntza teknologikoa
Gure erronka doitasunaren esparruarekin zerikusia duten berrikuntza-prozesuei laguntzea da. Gainera, BPTDk enpresa bazkideen eskura jartzen ditu erakundeen barruan kultura berritzailea sustatzeko eta teknologiak agente laguntzaileen eskutik txertatzeko tresnak, prozesuak optimizatzeko eta negozio berriak garatzeko helburuarekin.
Talentua
Eskualdeko prestakuntza-gaitasunak eta enpresen beharrak bateratzen eta indartzen lan egiten dugu Distrituko ekosistemarekin elkarlanean. Gainera, barrutia eta bere enpresak ordezkatzen ditugu talentuaren identifikazioa eta erakarpena errazteko.
Berrikuntza-taldea
Elkarteko erakunde eta enpresen arteko elkarlanerako estrategia teknologikoa, lurraldea doitasunezko teknologien eremuan erreferente bihurtzeko.
ERREFERENTEAK DOITASUN-TEKNOLOGIA AURRERATUETAN
Ekosistema eta Networkinga
Itun gakoen kudeaketa
Kostuak optimizatzeko elkarlanak
Ikusgarritasuna eta posizinamendua
BPTDren Batzar Nagusia
Barne komunikazioa
Basque Precision Technology District - News
Mendaro Euskadiko Patzuergo Zientifiko eta Teknologiko berriaren egoitza izango da
Eusko Jaurlaritzak eta aldundiek, 2019. urteko lehen egunetan sortuko den erakundearen kapital gehiena izango dute | BRT Alliance, nazioarteko sustapenerako aukeratutako markak, 16 ikerketa-zentro hartuko ditu. Iturria: https://www.diariovasco.com/economia/mendaro-sede-consorcio-cientifico-tecnologico-vasco-20181226002620-ntvo.html
Egilek Nicolas Correaren pabiloiak erosi ditu Itziarko Parke Industrialean
Egile taldeak 5 milioi euro inbertitu ditu Nicolas Correak Itziarren zuen pabilioiak erosteko. Enpresa hori fresatzaileetan espezializatuta zegoen eta 2007an itxi zituen instalazioak. Mendaroko konpainiak 8.000 metro karratuko pabilioiak erosi ditu, horietatik 7.000 ekoizpen solairura bideratuko dira eta 1.000 bulegoetara. Gainera, beste 7.000 metro karratuko lurzoru-erreserba du. Iturria: https://www.diariovasco.com/economia/egile-compra-pabellones-20181220120842-nt.html
Gabon zoriontsuak eta Urte Berri on!
Gabonak direla eta Debegesako bulegoak itxita egongo dira abenduaren 24tik urtarrilaren 1era. Urtarrilaren 2an, asteazkenaz, itzuliko gara ohiko ordutegian: astelehenetik ostegunera 8:00etatik 16:00etara, eta ostiralean 8:00etatik 15:00etara. Gabon jai zoriontsuak eta urte berri on!