WE MAKE!
BASQUE PRECISION TECHNOLOGY DISTRICT
BPTD Enpresa Elkartea, 2019ko maiatzean sortu zen Debabarrena eskualdeko enpresa talde baten ekimenarei esker (Lehiagune ekimenetik).
Jarduera ekonomikoa sortzea
BPTDk enpresa bazkideei laguntzen die enpresa-garapenean, haien hazkundea bultzatuz eta negozio-aukera berriak sortzen lagunduz, enpresaren eta Distrituaren lehiakortasuna bermatuz.
Berrikuntza teknologikoa
Gure erronka doitasunaren esparruarekin zerikusia duten berrikuntza-prozesuei laguntzea da. Gainera, BPTDk enpresa bazkideen eskura jartzen ditu erakundeen barruan kultura berritzailea sustatzeko eta teknologiak agente laguntzaileen eskutik txertatzeko tresnak, prozesuak optimizatzeko eta negozio berriak garatzeko helburuarekin.
Talentua
Eskualdeko prestakuntza-gaitasunak eta enpresen beharrak bateratzen eta indartzen lan egiten dugu Distrituko ekosistemarekin elkarlanean. Gainera, barrutia eta bere enpresak ordezkatzen ditugu talentuaren identifikazioa eta erakarpena errazteko.
Berrikuntza-taldea
Elkarteko erakunde eta enpresen arteko elkarlanerako estrategia teknologikoa, lurraldea doitasunezko teknologien eremuan erreferente bihurtzeko.
ERREFERENTEAK DOITASUN-TEKNOLOGIA AURRERATUETAN
Ekosistema eta Networkinga
Itun gakoen kudeaketa
Kostuak optimizatzeko elkarlanak
Ikusgarritasuna eta posizinamendua
BPTDren Batzar Nagusia
Barne komunikazioa
Basque Precision Technology District - News
Iñigo Perez-Arregui, BPTD Enpresa Elkarteko lehendakari berria
Iñigo Perez-Arreguik Frantziako eskolan ikasi zuen eta hortik berak dioen bezala, “halabeharrez” bukatu zuen gero Donostiako Ingeniarien Eskolan. Hala ere, ez da damutzen, “horrela gertatzen direnak dira orain zauden lekura eramaten zaituztenak” dio. Unibertsitatetik atera bezain laster, “burdinaren munduan” hasi zen lanean. Lan egin zuen lehen enpresa Andoaingo Laborde Hermanos izan zen; geroago Neco S.A.…
MetalMadrid Azokan izango da BPTD, Engranajes Ureta eta Manufacturas Resort enpresekin batera, urriaren 19an eta 20an, IFEMAn (Madrilen)
Basque Precision Technology District (BPTD) MetalMadrid Azoka industrialaren hamalaugarren edizio honetan egongo da Engranajes Ureta eta Manufacturas Resort enpresekin batera, produktu eta zerbitzuei buruzko berrikuntza guztiak aurkezten. Aurten, IFEMA azoka-esparruko instalazioetan egingo da Azoka, urriaren 19an eta 20an, 09:30-18:30 bitarteko ordutegi jarraituan. BPTD, Engranajes Ureta eta Manufacturas Resort “C Pabiloiko 8B00 Stand”ean egongo dira, eta…
BPTD-ko Erronkak Programa 2022
Erronka zehatzak identifikatzeko eta bideratzeko programa BPTD Enpresa Elkarteak enpresa bazkideen erronka zehatzak laguntzeko programaren hirugarren deialdia abiarazten du. Programak 6 hilabete iraungo du, eta 4 enpresen erronka landuko dira. Plaza mugatuak eta eskaeren ordenaren arabera esleituko da.Animatu zaitez! Kontaiguzu zure erronka/beharra