WE MAKE!
BASQUE PRECISION TECHNOLOGY DISTRICT
BPTD Enpresa Elkartea, 2019ko maiatzean sortu zen Debabarrena eskualdeko enpresa talde baten ekimenarei esker (Lehiagune ekimenetik).
Jarduera ekonomikoa sortzea
BPTDk enpresa bazkideei laguntzen die enpresa-garapenean, haien hazkundea bultzatuz eta negozio-aukera berriak sortzen lagunduz, enpresaren eta Distrituaren lehiakortasuna bermatuz.
Berrikuntza teknologikoa
Gure erronka doitasunaren esparruarekin zerikusia duten berrikuntza-prozesuei laguntzea da. Gainera, BPTDk enpresa bazkideen eskura jartzen ditu erakundeen barruan kultura berritzailea sustatzeko eta teknologiak agente laguntzaileen eskutik txertatzeko tresnak, prozesuak optimizatzeko eta negozio berriak garatzeko helburuarekin.
Talentua
Eskualdeko prestakuntza-gaitasunak eta enpresen beharrak bateratzen eta indartzen lan egiten dugu Distrituko ekosistemarekin elkarlanean. Gainera, barrutia eta bere enpresak ordezkatzen ditugu talentuaren identifikazioa eta erakarpena errazteko.
Berrikuntza-taldea
Elkarteko erakunde eta enpresen arteko elkarlanerako estrategia teknologikoa, lurraldea doitasunezko teknologien eremuan erreferente bihurtzeko.
ERREFERENTEAK DOITASUN-TEKNOLOGIA AURRERATUETAN
Ekosistema eta Networkinga
Itun gakoen kudeaketa
Kostuak optimizatzeko elkarlanak
Ikusgarritasuna eta posizinamendua
BPTDren Batzar Nagusia
Barne komunikazioa
Basque Precision Technology District - News
Elkarrizketa – Andoni Garcia-Abad (Berkoa)
Enpresa berria eta txikia gara eta egun, zaila da ezagutzera ematea. Azoka, marketin, publizitate, web orri, LinkedIn eta abarren bidez egin dugu promozioa, eta BPTD Enpresa Elkartera sartzeko unea zela uste dugu. Elkarte honetan enpresa bazkideen arteko lankidetza bilatu beharko genukeela uste dut. Gure enpresarentzat lankidetza funtsezkoa da. Berkoa, Elgoibarren dagoen makina-erreminta enpresa bat…
BPTD Enpresa Elkarteak parte hartu du Eusko Legebiltzarrean Debabarrena eskualdea suspertzeko ponentzian, lehentasunezko jarduera-eremu adierazpenaren bidez
— Eusko Legebiltzarrean egiten ari den Debabarrena suspertzeko ponentziaren esparruan, ostiral goizean, BPTD Enpresa Elkartearen txanda izan zen. Eduardo Zubiaurre presidenteak 10:20an hartu zuen hitza, eta eskualdeko egoerari buruzko datu sozioekonomikoak emateaz gain, Debabarreneko industria-enpresen kopuruaren beherakadari buruzko datuak gehitu zituen. Datu horiek eskualdeko industria-enpleguaren bilakaeran ere islatzen dira. Ponentzia honen helburua da Debabarrena eskualdea…
Enpresa ekintzaile programa
Programa honen helburua BPTD enpresei tresnak eta prozesuak eskaintzea da, merkatuan aukera estrategikoak identifikatu ahal izateko eta negozio-lerro berriak garatzeko, produktu eta zerbitzu berriak sortuz, barne-ekintzailetzaren bidez. Nori zuzendua… EGITARAUA EKAINAK 6 [14: 00h/16: 00h]// Modulua: Aukera-eremuak hautematea, lehenestea eta hautatzea. Lehenengo saioan, enpresaren egungo gaitasunak (teknologikoak, taldea eta pertsonak, teknologikoak eta ekonomikoak) identifikatuko dira,…