WE MAKE!

BASQUE PRECISION TECHNOLOGY DISTRICT

BPTD Distrituko Enpresa Elkartea da, eta industria-ekosistema arina, lehiakorra eta erreferentea bultzatu nahi du zehaztasunaren esparruan, doitasunaren eta berrikuntzaren bitartez.

BPTD Enpresa Elkartea, 2019ko maiatzean sortu zen Debabarrena eskualdeko enpresa talde baten ekimenarei esker (Lehiagune ekimenetik).

Jarduera ekonomikoa sortzea

BPTDk enpresa bazkideei laguntzen die enpresa-garapenean, haien hazkundea bultzatuz eta negozio-aukera berriak sortzen lagunduz, enpresaren eta Distrituaren lehiakortasuna bermatuz.

mapa-2

Berrikuntza teknologikoa

Gure erronka doitasunaren esparruarekin zerikusia duten berrikuntza-prozesuei laguntzea da. Gainera, BPTDk enpresa bazkideen eskura jartzen ditu erakundeen barruan kultura berritzailea sustatzeko eta teknologiak agente laguntzaileen eskutik txertatzeko tresnak, prozesuak optimizatzeko eta negozio berriak garatzeko helburuarekin.

Talentua

Eskualdeko prestakuntza-gaitasunak eta enpresen beharrak bateratzen eta indartzen lan egiten dugu Distrituko ekosistemarekin elkarlanean. Gainera, barrutia eta bere enpresak ordezkatzen ditugu talentuaren identifikazioa eta erakarpena errazteko.

bptd_home_1b

Berrikuntza-taldea

Elkarteko erakunde eta enpresen arteko elkarlanerako estrategia teknologikoa, lurraldea doitasunezko teknologien eremuan erreferente bihurtzeko.

bptd_home_1b

ERREFERENTEAK DOITASUN-TEKNOLOGIA AURRERATUETAN

Ekosistema eta Networkinga

Itun gakoen kudeaketa

Itun gakoen kudeaketa

BPTD Elkartearen helburuak eta jomuga gizarteratzea, BPTD Elkartearen helburuak lortzeko aliantza estrategikoak sortzeko.
Kostuak optimizatzeko elkarlanak

Kostuak optimizatzeko elkarlanak

Zerbitzuak baldintza egokietan kontratatzeko aukera emango duten itunak sortzea, eta, horrela, kostuak aurreztea.
Ikusgarritasuna eta posizinamendua

Ikusgarritasuna eta posizinamendua

Elkarteko kide diren enpresen eta elkartearen posizionamendua eta ikusgarritasuna hobetzea. Horrela, kalitatezko edukia proiektatu eta BPTD ekosistema elikatzen jarraitu ahal izango da.
BPTDren Batzar Nagusia

BPTDren Batzar Nagusia

Enpresa bazkideen eta eragile laguntzaileen topagune eta networking nagusia izatea.
Barne komunikazioa

Barne komunikazioa

Enpresa bazkideen konexioak erraztea, kidetza- eta partaidetza-sentimendua areagotuz.

Basque Precision Technology District - News

Talde argazkia BPTD eta Alkateak

Debabarreneko industria eredua berpiztearen aldeko adierzpena sinatu dute BPTD Enpresa Elkarteak eta Debabarreneko alkateek

Gaur, osteguna, industria jarduera eta enplegua indartzea helburu duen Debabarreneko idustria eredua berpiztearen aldeko adierazpena sinatu dute DEBEGESAn BPTD Enpresa Elkarteak eta Debabarreneko alkateek. “Debabarreneko alkateek sarritan adierazi dugu bokazio ukaezina duela eskualdearen industrializazioa indartzearen alde, jasangarritasunetik eta klimarekiko errespetatuz, eta bide horretan estrategia zehatzak eta udalerrien arteko lankidetza bultzatu ditugu” adierazi du Iker Aldazabalek,…

BPTD Junta

BPTD Enpresa Elkarteak eskualdeko industria sarea bultzatzeko prest

BPTD Enpresa Elkartearen Batzarrak bilera berezia egin zuen joan den ostiralean, maiatzak 9, COVID-19 osasun-krisiak eskualdeko elkarteko enpresetan duen eragina aztertzeko eta Debabarreneko industria-sarea mantendu eta sendotuko duten irtenbideak proposatzeko.   Elkarteko enpresek ahalegin handia egin dute, COVID-19 krisiaren eragina ahalik eta txikiena izan dadin beren langileengan, baina kezkatuta daude beren jarduerak epe ertainera izan…

Inspira STEAM Debabarrena

Inspira STEAM Debabarrena proiektua jarri du martxan Debegesak Deustuko Unibetsitatearekin elkarlanean

Inspira STEAM Debabarrena izena eman zaio neskengan STEAM bokazioak (Zientzia, Teknologia, Ingeriaritza, Artea eta Matematikak) sustatzeko Debegesak eta Deustuko Unibertsitateak martxan jarri duten proiektuari. Egitasmoa, ikerketa, zientzia eta teknologia arloetako emakume profesionalek gidatzen dituzten sentsibilizazioko eta orientazioko ekintzen bitartez egiten da. Proiektuaren aurkezpena IK4-Tekniker enpresan izango da, otsailaren 11ean goizeko 9:30etan. Ekimena Juan Ángel Balbás,…