BPTD AKZIO KOMERTZIALA

Akzio komertziala

Proiektuaren helburua

Enpresei laguntza ematea bezero berriak identifikatzeko eta erakartzeko prozesuan. Gainera, datu-base bat sortuko dugu, merkataritza-harremanak modu eraginkorragoan kudeatzeko

Proiektuaren helburua

Zer eskaintzen dizugu?

Bezero potentzialen prospekzioan laguntzen dizugu eta elkarrizketa komertzial eraginkorrak prestatzen ditugu.

6 hilabeteko iraupena du programak.

Plaza mugatuak: 4 enpresak bakarrik parte hartu ahal izango dute lehen edizio honetan. Plaza guztiak bete dira dagoeneko.

Izen-emateak zabalik 2025/02/07 arte. 

Kostua: Eibarko Udalarekin sinatutako lankidetza-hitzarmenak finantzatzen du proiektu hau, beraz, enpresarentzat ez du kosturik.

retos_4

BPTDk Akzio komertziala izeneko programa berria jarri du abian, gure enpresa bazkideen komertzial-lanak sustatzeko eta, hala, haien enpresa-hazkundeari laguntzeko diseinatutako ekimena.

Proiektuaren faseak

Lehen bilera aholkularitza adituarekin, hasierako diagnostikoa egiteko eta helburu den merkatua/bezeroak definitzeko

Aholkularitzak balizko bezeroen datu-basea egin du

Bisita komertzialen prestaketa, aholkularitza adituarekin batera

Aholkularitza-enpresak bisitak hitzartzeko deiak egiten ditu

Enpresak bezero posibleari bisita egiten dio

Proiektuaren faseak

Parte hartu programan

Edozein zalantza bete formularioa eta jarriko gara zurekin harremanetan.

Formulario de Retos (EU)