Zure enpresaren kostuen kudeaketa hobetzeko tailerra eskaintzen du BPTD Enpresa Elkarteak  

Flyer Eus

Hiru saioetan egingo da, urriaren 15ean, urriaren 29an eta azaroaren 12an, Debegesan eta goizeko ordutegian.

BPTD Elkarteak, Eibarko Udalak eta OPE Consultores enpresak, Lean Accounting metodologian oinarritutako kostuen analitikako tailerra antolatu du. Tailer hau kostuak kudeatzeko prozesuak optimizatu eta eraginkortasun eta lehiakortasun handiagoa lortzeko Lean Accounting praktikak praktikan jarri nahi dituzten ETE industrialei zuzenduta dago.

Enpresa-ingurune gero eta zorrotzago batean, enpresen lehiakortasuna ez da soilik estrategia sendoetan oinarritu behar, baizik eta erabaki ausartetan, emandako balioan, bereizketan eta jarduera enpresarialetako kostuei eragiten dieten faktore nagusien “garaiz” kudeaketan. Tailer-mintegi hau enpresei erronka horiei aurre egiteko beharrezko tresnak eskaintzeko diseinatuta dago.

Helburua da kudeaketako sistema zehatz bat diseinatzea da, produktuen, merkatuen eta teknologien arloetako negozio-erabakien hartzeko oinarri sendo bat eskainiz. Ondorengoko hauek dira xehetasuna:

1. Saioa: Urriaren 15a

  •   09:00-11:00: Lean Accounting-en Sarrera
  •   11:15-13:00: Oinarrizko Metodologia eta ezarpen-prozesua

2. Saioa: Urriaren 29a

  •   09:00-11:00: Aplikazio pilotua
  •   11:15-13:00: Unitate-kalkuluak. Estándarra vs Erreala

3. Saioa: Azaroaren 12a

  •   09:00-11:00: Enpresa bakoitzaren kontrastea
  •   11:15-13:00: Hurrengo urratsak

Izen-emateak

  • BPTD Bazkideak: Dohainik
  • BPTD Bazkide ez direnak: 400€